Euskararen Urtaroa : zuen ideien beharra dugu !
2024ko Euskararen Urtaroa azaroaren 22tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak deialdi bat zabaltzen du egitarau aberats baten muntatzeko.…
VI. inkesta soziolinguistikoaren emaitzen arabera, euskararen gainbeherak badu itzulbiderik. Lehen aldikotz, balio absolutuan, euskaldunen kopurua (51 000 hiztun) ez da ttipitu. Gazteek eskolaren bitartez euskara berreskuratzen segitzen dute: 25-34 urtekoen %14 eta 16-24 urtekoen %18 euskaldunak dira. Eta hurrengo urteetan, joera hori baieztatu behar litzateke. Izan ere, EEPk komunikatu datuen arabera, 2017ko eskola sartzean, sail guziak nahasirik
lehen mailako ikasleen %39,4 eta ama eskolako ikasleen %46,2 euskarazko irakaskuntzan sartua da.
Gizartearen jarrera arras baikorra da: galdekatutako jendeen %93k lurralde eleanitza planteatzen dute gerorako.
Hala ere, lurraldeko euskaldunen proportzioak beheiti segitzen du. Egun, biztanleen %20 euskaldunak dira. 10 urtez, euskaldunen partea 6 puntuz ttipitu da. Euskaldunen %49k 50 urte baino gehiago dute eta euskaldunak ez diren biztanle berriak etengabe lurraldera iristen dira.
Izan ere, gure lurraldean, biztanle kopurua migrazio balantza positiboaren eraginez emendatzen denez, gazteen euskararen berreskuratzea ez da oraino aski azkarra adinekoen galtzearen eta kanpotik jin biztanleen etorrera orekatzeko.
Horrez gain, kalitateari dagokionez, inkestak adierazi du euskaldunek gero eta erraztasun gutiago dutela euskara baliatzeko, bereziki gazteek. Egoera hori familia transmisioaren hausturak zenbait hamarkadaz iraun izanak azaltzen du, partez.
Izan ere, egun, euskaldun gazte gehienek euskara eskolan baizik ez dute ikasten, eta euskara entzuten duten denbora tartea mugatua da.
Baina horrek badu ikustekorik, baita ere, euskararen erabilpen moldeekin. Alabaina, badakigu hizkuntza baten erabilpenak ikaskuntza sendotzen duela, eta, halaber, hizkuntza bat aski ongi ez dakienak ezin duela baliatu. Bada, euskaldun gazteek ez dute zaharragoek bezain erregularki euskara erabiltzen.
Eta oro har, euskaldunek euskara baliatzen dute familian eta lagunekin, baina eremu publikoan, gehien-gehienek frantsesa baizik ez dute baliatzen.
Datu hauek frogatzen dute, biziberritze dinamikan egiazki sartzeko, beharrezkoa dela, batetik, euskararen transmisio erritmoa azkartzea, eta, bestetik, erabilpen dinamikak zabaltzea, bereziki eremu publikoan.
pdf / 52 pages / 2,06 Mo
Publié le 20 otsaila 2019
jpeg / 81,24 Ko
Publié le 04 otsaila 2019
2024ko Euskararen Urtaroa azaroaren 22tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak deialdi bat zabaltzen du egitarau aberats baten muntatzeko.…
Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Apirilaren 12ra arte, animazio anitz…